2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Hirigintza hitzarmena, Alkarrequin SL eta Daka Quads SLrekin, 26. Exekuzio Unitaterako. Jendaurreko aldia
2017ko apirilaren 6an, Lesakako alkateak honako hau ebatzi du, bertzeak bertze:
“1.–Jendaurrean jartzea, hogei eguneko eperako, proposaturiko hirigintza hitzarmena, hirigintzako udal Planaren 26. E.U.–rako.
2.–Argitara daitezela behar diren ediktuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan.”
Lesakan, 2017ko apirilaren 7an.–Alkatea, José Luis Echegaray Andueza.
Iragarkiaren kodea: L1704531