77. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Deialdiaren laburpena, Esteribarko talde, elkarte
eta bizilagunendako diru-laguntzena, Esteribarko Udalean
sarturik dauden herrietan (babespeko kontzejuak)
2017an herriko bestak egiteko

Oharra: Testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 341341.

1.–Deialdiaren xedea.

Laguntza hauen bidez Esteribarko Udalean sarturik dauden herrietan (babespeko kontzejuak) 2017an herriko bestak egitea sustatu nahi da.

2.–Finantzaketa.

Diru-laguntza hauek Esteribarko Udaleko 2017ko aurrekontu orokorreko 3380 48200 kontu-sailaren kargura finantzatuko dira, gehieneko zenbateko batekin.

Onuradunek, gehienez ere 300 euro jasotzen ahalko dute kopuru finko gisa eta deialdia ebazten den momentuan udal erroldan inskribatutako biztanleko 10 euro.

3.–Eskatzaileak.

Laguntza hauek izaera sozialeko eta kulturaleko elkarte eta kolektiboek eskatzen ahalko dituzte, edo Esteribarren bizi diren biztanleek, baldin eta irabazi asmorik gabeko jarduerak modu jarraituan egiten badituzte Esteribarren bertan, baztertzaileak izan gabe eta ibarreko herritar guztiei irekiak.

4.–Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdi honetan onuradun izan daitezkeenek eskaera aurreko atalean adierazi dokumentazioarekin aurkeztu beharko dute bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean dagokion iragarkia argitaratzen denetik.

Deialdi honetan aurreikusitakoari honako diru-laguntzak arautzen dituen ordenantza aplikatuko zaio: helburu kulturala, hezkuntzakoa, gazteriakoa, asistentziala, humanitarioa eta soziala duten diru-laguntzena, 2005eko apirilaren 27an Nafarroako Aldizkari Ofizialeko 50. zenbakian argitaratua.

Era berean, azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, Diru-laguntzei buruzkoa eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea eta horrekin bat datorren gainerako legea aplikatuko da.

Esteribarren, 2017ko apirilaren 7an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1704492