77. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Esteribarko taldeendako eta elkarteendako diru-laguntza
deialdi publikoa, 2017an jarduera soziokulturalak
egiteko eta euskara sustatzeko

Oharra: Testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 341505.

1.–Xedea.

Esteribarren egoitza duten elkarteek jarduera sozialak, kulturalak eta euskara sustatzea helburu dutenak 2017an Esteribarren bertan egitea sustatzea dute helburu laguntza hauek.

1.1. Kultura.

Diruz lagunduko diren proiektuek baldintza hauek beteko dituzte: Esteribarko herritarrei zuzendutako jarduera sozialak eta kulturalak izatea eta bizitza publikoko parte hartzea sustatzea maila sozialean, kulturalean, ludikoan edo elkartegintzarenean.

Deialdi honetatik at geratzen dira: jarduera asistentzialak (antolatzaileen soldatak, dietak, kilometrajeak...), opariak, jarduera gastronomikoak (hamaiketakoak, bazkariak, askariak...), Esteribarko mugapenetik kanpo eta elkartearen helburuekin zuzenean erlazionaturik ez dauden jarduerak, elkartearen edo kolektiboaren mantenu gastuak edo gastu orokorrak, edo haien jardueraren garapenerako oinarrizko materialak. Materialei dagokionez, kasuan kasuan aztertuko da horien kostuaren zati bat diruz laguntzea, diruz laguntzen ahal diren jarduerak egiteko beharrezkoak badira.

Kanpo geratzen dira bidaiak, ez bada interes kultural berezia antzematen zaiela.

1.2. Euskara.

Euskararen sustapena, hedapena eta normalizazioa helburu duten jarduerak, Esteribarko euskaldunei eremu ezberdinetan euskara erabiltzeko aukera eskainiz.

2.–Aurrekontuetako kontsignazioa.

Laguntza hauek Esteribarko Udaleko 2017ko aurrekontuko kontu-sail hauen kargura ordainduko dira, eta partzialki edo osorik erabiltzen ahalko dira:

Jarduera soziokulturaletarako diru-laguntzak eskatzeko: 3340 48200.

Euskara sustatzeko jardueretarako eskaerak: 3350 48200.

3.–Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.

Eskaerak udalaren erregistroan aurkeztuko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta bi hilabeteko epean. Epe hori luzaezina izanen da.

4.–Laguntzen zenbatekoa.

4.1. Emango diren laguntzen gehienezko kopurua jardueraren aurrekontuko %50 izanen da, kolektibo bakoitzak gehienez ere 3.000 euro jasoko duelarik.

4.2. Udalak jarduerako edo proiektuko aurrekontuaren %100 ordaintzen ahalko du, baldin eta herriarendako interes berezikoa dela iritzita dagokion pertsonal teknikoaren aldeko txostena badu.

4.3. Nolanahi ere, aurrekontuan zer diru dagoen eta zenbat eskatzaile dauden, beharrezkoa bada onuradun bakoitzari dagokion ekarpena proportzioan murriztuko zaio.

Esteribarren, 2017ko apirilaren 6an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1704485