2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
Aldaketa xehakatua Gazolazko Arau Subsidarioetan.
Behin betiko onespena
Zizur Zendeako Udalak, 2016ko irailaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen, partikularrek eskaturik, Gazolazko Planeamenduko Arau Subsidiarioetako hirigintza antolamenduko determinazio xehakatuen aldaketa, zehazki hirigintza araudiko 35. artikuluaren aldaketa, herriguneko eraikuntzetako sestrapeko solairuaren kontzeptua definitzeko.
Espedientea jendaurrean egon zen hilabetez, dokumentazioa 2016ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 23an argitaratu zenez geroztik, eta ez zenez inolako alegaziorik jaso, Udalak behin betikoz onetsi zuen 2017ko martxoaren 15eko osoko bilkuran.
Ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da eranskin gisa Gazolazko eremuko Planeamenduko Arau Subsidiarioetako 35. artikuluaren hirigintzako araudia, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka errekurtso hauek jar daitezkeela, aukeran edo bata bestearen ondotik jarri ere, hurrenez hurren adierazten diren epeen barruan, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik hasita: Berraztertzeko errekurtsoa Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean (urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123.1 eta 124.1 artikuluak); edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean (6/1990 Foru Legearen 337 eta hurrengo artikuluak); edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo horretako Salari zuzendua, bi hilabeteko epean (29/1998 Legearen 10.1 artikulua).
Orobat, igor bekio aldaketaren agiriaren ale bat, behar bezala eginbidetua, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, Planeamenduko Erregistroan jasota gera dadin.
Gazolatzen, 2017ko martxoaren 22an.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.
ERANSKINA
Gazolazko eremuko Planeamenduko Arau Subsidiarioetako hirigintza araudiko 35. artikuluaren aldaketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1704282