77. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Planeamendu hitzarmen urbanistikoa Calderería
y Transformados SArekin. Hasierako onespena

Carcarko Udalak 2017ko apirilaren 6an egin osoko bilkuran hasiera batean onetsi zuen planeamendu hitzarmen urbanistikoa Calderería y Transformados S.A.-rekin, Carcarko arau subsidiarioen S-2 industria sektoreko erregularizatze juridikoa, urbanistikoa eta ekonomikoa egiteko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 24. eta 25. artikuluetan ezarriari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Carcarren, 2017ko apirilaren 10ean.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L1704552