77. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Ondasun higiezinaren kalifikazio juridikoa aldatzeko espediente administratiboa. Jendaurreko aldia

Jose M.ª Noval Galarraga, Burlatako Udaleko (Nafarroa) alkateak.

Aditzera ematen du: 2017ko apirilaren 4ko Alkatetzaren 322/2017 Ebazpen bidez erabaki zen “udaletxe zaharra” izeneko higiezinaren kalifikazio juridikoaren aldaketa egiteko espediente administratiboari hasiera ematea. Burlatako Udaleko ondasunen inbentarioan inskribatua dago 147 kode aktiboarekin, Burlatako udaletxe zahar gisa deskribatuta. Aldaketaren bidez, egun duen erabilera publikora bideratutako jabari publikoko izaera kendu nahi zaio eta ondarezko izaeradun bilakatu.

Delako higiezina San Juan plazako 1. zenbakian dago, Burlatako mugapean. 558 metro karratuko azalera duen lurzatia du eta eraikitako 2.422 metro karratu gutxi gora-behera, PB+4-n banatuta: iparraldean 205. eta 199. lurzatiekin muga egiten du, hegoaldean San Juan plazarekin, mendebaldean Auzolan kalearekin eta ekialdean 203. lurzatiarekin. Bere izaera juridikoa jabari publikokoa da.

Urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 12. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez Udaleko Idazkaritzan, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, herritarrek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Burlatan, 2017ko apirilaren 6an.–Alkatea, José M.ª Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1704407