2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Xehetasun azterlana, Elizondoko 16. poligonoko 772 lursailean. Behin betiko onespena
Baztango Udalak, 2017ko otsailaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, 4. puntuan, behin betiko onetsi zuen Elizondoko 16. poligonoko 772. lursaila banandu ondoko lur-zatiaren xehetasun azterlana, M.ª Teresa Matilde Garmendia Galarreguik sustatua.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Baztanen, 2017ko otsailaren 23an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.
ERANSKINA
Lerrokadurak aldatzea familia bakarreko etxebizitza bat paratzeko Elizondoko katastroko 16. poligonoko 772. lurzatitik banandutako lurzati batean (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1704600