77. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Epatzeko iragarkia.

Iragarki honen bidez honakoa jakinarazten da: funts publikoak jasotzen dituzten Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan 2017-2018 ikasturtean haurrak onartzeko prozedura arautzeko Hezkuntzako Zuzendari Nagusiak urtarrilaren 30ean emandako 6/2017 Ebazpenaren aurkako gorako helegitea aurkeztu dela.

Azaldutakoagatik, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urtarrilaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikulua jarraikiz, aipatutako helegitearen aurkezpena jakinarazten da, gehienez hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eskatzaile interesdunek espedientea ikusi ahal izan dezaten, eta, kasua bada, egokiak deritzoten alegazioak aurkeztu ahal izateko Iruñeko Santo Domingo Aldapan, z/g, kokatuta dagoen Hezkuntza Departamentuko Erregistroan edo, beste kasuetan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urtarrilaren 1eko 39/2015 legearen 16. artikuluak aurreikusten dituen beste edozein bidez.

Aurkeztutako helegiteen kopia interesdunentzat eskuragarri dago Iruñeko Santo Domingo aldapan, z/g, kokatuta dagoen Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoko Atalean.

Iruña, 2017ko apirilaren 19a.–Hezkuntza Departamentuko Idazkari Tekniko Nagusia, Begoña Alfaro Oricáin.

Iragarkiaren kodea: F1704805