1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
GARAPEN EKONOMIKORAKO DEPARTAMENTUA. Akats zuzenketa: “Jendaurreko informazioa: 1. Gehigarria, proiektu honetarako: 2017. urteko baimen bateratua, Obanosen eta Oltzan gasa hodi bitartez banatzeko instalazioentzat.”
2017ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 19koan, akats bat dagoela oharturik, hau dioen lekuan:
“Espedientea aztergai egonen da Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea, 1, 5.a, Iruña), eta hara bidaltzen ahalko dira alegazioak, idatziz bidali ere, 2017ko maiatzaren 12ra arte”.
Honakoa behar du:
“Espedientea Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea, 1, 5. solairua, Iruña) aztertzen ahalko da; bertara igortzen ahalko dira alegazioak, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 20 eguneko epean”.
Iruñean, 2017ko apirilaren 19an.–Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Roberto Yoldi Echarren.
Iragarkiaren kodea: F1704804