76. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Deialdia, herritarren partaidetzako teknikari lanpostua aldi baterako kontratuarekin betetzeko izangaien zerrendak egiteko

Deialdi honen helburua da hautapen proben bidez zerrenda bat egitea, Herritarren Partaidetzako eta Gardentasuneko Alorrarri atxikitako herritarren partaidetzako teknikari lanposturako izangaiez osatua, Eguesibarko Udalean sortzen diren beharrei aldi baterako erantzutearren. Lanpostua lanaldi osokoa, B mailakoa eta C1 hizkuntza eskakizunekoa izanen da; puntuaziorik handiena lortzen duen izangaiari aldi baterako kontratua eginen zaio, araubide administratiboan.

Oinarriak interesdunen eskura egonen dira udal bulegoetan (Garajonay kalea, 1, 31621 Sarriguren, Eguesibar) eta Udalaren http://www.valledeegues.com web-orrian.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2017ko martxoaren 28an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1703871