76. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

148/2017 EBAZPENA, apirilaren 5ekoa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, “Urederra ibaiaren (Nafarroa) beheko ibilguko hondakin uren tratamendua” izeneko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onesten dituena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 18ko 8/2017 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren hamabost egunez bai proiektua bai ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Aipatu epean ondoko alegazioa jaso da. Hona eman zaion erantzuna ere:

1.–Miguel Ángel Larrión Unanua jaunak, Allingo 3. poligonoko 357. lurzatiaren jabea baita, honako hau alegatu du:

Hondakin uren araztegiaren kokapenarekin ez dagoela ados adierazten du, bere finka baizik ez duelako ukitzen. Ukitutako azalera finka mugakideen artean banatuz gero, eragindako kaltea gutxitu liteke. Ureztalurretarako aukera gutxi dituen eremua dela dio, Urederra ibaiarekin mugakide diren finkak soilik ureztatzen ahal direlako, eta bere finka horietako bat dela. Horrekin batera adierazten du lurzatiaren erdia inguru banandu nahi zaiola, eta aurreikusirik dagoela pasabide bat uztea ukitu gabeko zatirako. Pasabide horren gutxieneko zabalera bederatzi metrokoa izan beharko da, uzta biltzeko makinak sartu ahal izateko. Eskatzen du, halaber, bertan jarri behar den linea elektrikoaren bi zutoinen arteko distantzia hamar metrokoa izatea, eta kable elektrikoa, berriz, gutxienez sei metroko altueran egotea. Azkenik, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan, jendaurrean jarri den horretan, akats bat atzeman duela dio, 92 metroko koadroko eta 276 metro linealeko zortasuna ageri baita, eta berez 92 metro linealekoa, da kolektoreari dagokiona, eta 276 metro koadrokoa bide-zortasuna.

Alegazioari erantzunez esan behar da araztegiaren kokapena zenbait faktorek baldintzatu dutela. Alde batetik, uholdeak izateko arriskua, araztegia lehentasuneko fluxu-lerrotik gora jarri beharra dakarrena. Kasu honetan, instalazioak muga egiten du uholdeak izateko arriskuaren lerroarekin, 100 urteko itzulera-denborarako, eta horrek bermatzen du araztegiaren kokapena egokia dela. Era berean, araztegira sakonera handian iristen da sarrerako hustubidea, eta araztegia urrutiago jarriz gero sakonera neurriz kanpokoa izanen litzateke.

Hautatutako lurzatiaren inguruan beste kokapen batzuei dagokienez, mendebaldeko finka mugakidea baztertu egin zen obra egitea eragozten zuen linea elektriko bat zegoelako bertan, eta ondoko finketan, berriz, eragozpena zen aireko linea elektriko askoz luzeagoa behar zela, eta horrek inpaktua dakarrela ingurumenerako, bai eta ukipena ere hirugarrenen gainean.

Bestalde, alegazioa aurkeztu duenaren finkan eraiki nahi den sarbidea 4 metro zabal da, eta, mugatik neurtuta, zabalera librea 9 metrotik gorakoa da toki guztietan, eta, beraz, eskatutakoa betetzen du.

Horrekin batera, zutoin elektrikoen arteko gutxieneko distantzia 10 metrokoa izatea eskatzen da, baina gaur egun 16 metrokoa da, eta kable elektrikoak, berriz, 7 metroko altueran daude egun, eskatzen den 6 metroko altueratik gora beraz.

Atzemandako akatsari dagokionez, adierazten da hala dela, jendaurrean jarritako ondasun eta eskubideen zerrendan zortasuneko metro koadroak kolektorearen luzerari dagozkiola, eta metro linealak metro koadroei dagozkiela.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. “Urederra ibaiaren (Nafarroa) beheko ibilguko hondakin uren tratamendua” izeneko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onestea, hasierako zerrendan atzemandako akatsa zuzenduta eta aurkeztutako alegazioak ebazpen honen azalpen zatian adierazitako moduan ebatzita.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Jurramendiko Mankomunitateko eta Allingo Udaleko iragarki oholetan argitaratzea. Orobat, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko egunkari batean.

3. Ebazpen hau Jurramendiko Mankomunitateari eta Allingo Udalari eta alegatzaileei jakinaraztea. Horrekin batera, adieraztea administrazio publikoek ez beste interesdun guztiek gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egitea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2017ko apirilaren 5ean.–Oki Administrazioko zuzendari nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.

UREDERRA IBAIAREN BEHEKO IBILGUKO HONDAKIN UREN TRATAMENDUA (NAFARROA)

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

FINKAREN
KODEA

TITULARRA/K

JARD.

ZORTASUNA

ALDI BAT. OKUP.

ERREG.-EUSK.

BEHIN BET. OKUP. (HUA)

POL.

LURZ.

LUR MOTA

ml

Un.

Herria. Larrion (Allin)

LR-01

Larriongo Kontzejuaren herri-lurrak

Beheko auzoa, z.g.

31290 Larrion (Allin) (Nafarroa)

SA

12

36

287

1

2

0

4

255

Larreak

LR-02

Ebroko Ur Konfederazioa

Sagasta pasealekua, 26-28

50006 Zaragoza

SA

13

39

223

0

0

0

-

-

Urederra ibaia

LR-03

Larriongo Kontzejuaren herri-lurrak

SA

30

90

545

0

0

0

4

242

Larreak

LR-04

M.ª Asunción Arbizu Ganuza

Joaquín Arbizu Ganuza

La Fuente, 29

31262 Allo (Nafarroa)

SH

118

354

2114

1

2

0

4

239

Lehorreko alorra

LR-05

Arturo Zalduendo Ursua

Zapatería kalea, 16, 3.a A

31200 Lizarra (Nafarroa)

José Luis Vidaurre Bidegain

San Lázaro, 15

31240 Aiegi (Nafarroa)

Juan Vicente Zalduendo Ursua

Atarrabiako etor., 47, 4.a A

31015 Iruña (Nafarroa)

SH

160

480

0

2

4

0

4

238

Lehorreko alorra

LR-05-BIS

Joaquín Arbizu Ganuza

SH

0

0

2861

0

0

0

4

238

Lehorreko alorra

LR-06

Máximo Sanz Sanzen

Esperanza Segura Legardaren oin.

Fondo kalea, 7, 1.a

31290 Muneta (Allin) (Nafarroa)

SH

35

105

0

1

2

0

3

355

Lehorreko alorra

LR-06-BIS

Alejandro Vidan Segura

Udaletxea k., 6

31290 Larrion (Allin) (Nafarroa)

SH

0

0

484

0

0

0

3

355

Lehorreko alorra

LR-07

Luis López Gastón

Irondoa, 2

SH

42

126

0

0

0

0

3

356

Lehorreko alorra

LR-07-BIS

Alejandro Vidan Segura

SH

0

0

753

0

0

0

3

356

Lehorreko alorra

LR-08

Miguel Ángel Larrión Unanua

Kale Nagusia, 20

31290 Eultz (Allinibar) (Nafarroa)

SA

92

276

2862

0

0

4397

3

357

Lehorreko alorra

LR-09

Joaquín Arbizu Ganuza

M.ª Asunción Arbizu Ganuza

ALE

0

0

0

1

45

0

3

358

Lehorreko alorra

Laburdurak: Jard.: jarduketa; SA: saneamendua; SH: saneamendua eta hornidura; ALE: aireko linea elektrikoa, Erreg.: erregistroko putzuak; Eusk.: euskarria; Pol.: poligonoa; Lurz.: lurzatia.

Iragarkiaren kodea: F1704510