76. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 29an hartua. Honen bidez, sailkapen espedientean azaltzen diren zabalera, trazadura eta bestelako ezaugarri fisiko orokorreko abelbideak daudela adierazten da, Urraulgoiti, Urraulbeiti eta Leringo udal mugapeetan hondatu edo desagertutako mugarriak berrezartzea onesten da, eta Sesmako udal mugapeko abelbideen sailkapena aldatzen da.

Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legean xedatutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuari dagozkio, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak proposaturik, Nafarroako abelbideen erabilerak sailkatzeko eta berariaz arautzeko ahalmenak.

19/1997 Legearen arabera, sailkapena “adierazpen izaerako egintza administratibo bat da eta, horren bidez, abelbide bakoitzaren existentzia, zabalera, trazadura eta gainerako ezaugarri fisiko orokorrak zehazten dira”, mugaketa “egintza administratibo bat da eta, horren bidez, abelbideen mugak zehazten dira, sailkapenaren egintzan ezarritakoaren arabera”, eta mugarriztatzea “prozedura administratibo bat da eta, horren bidez, abelbideen mugak zehaztu eta modu iraunkorrean seinalatzen dira tokian berean.

Urraulgoiti, Urraulbeiti eta Leringo udal mugapeetako abelbideen sailkapena bide horiek berreskuratzeko eta horiei balio emateko aldez aurretik egin beharreko lana da, eta eragin onuragarria du lurralde antolamendurako eta landa ingurunea garatzeko.

Hondatu edo desagertutako mugarriak berrezartzearen helburua Nafarroako Gobernuak onetsitako mugaketa- eta mugarriztatze-akta duten abelbideak eguneratzea da, abelbidea zedarritzen duten mugarriei kokaleku zehatza emanez gaur egungo baliabideak erabiliz.

Lerinen hondatu edo desagertutako mugarriak sailkatu eta berrezartzeko espedientean ikerketa egin da, eta informazioa aurkitu da Sesmako udal mugapeko beste abelbide batzuei buruz. Horrenbestez, Sesmako udal mugapeko abelbideen sailkapena aldatzen da.

Administrazio prozesuaren tramiteak bete ondoren, lanaren jendaurreko epea barne, lau alegazio aurkeztu ziren eta horiei buruzko txostena egin da, eta halaxe jaso da espedientean.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Jarraian aipatzen diren abelbideak eta horiei loturiko tokiak daudela adieraztea. Bakoitzaren zabalera, trazadura eta gainerako ezaugarri fisiko orokorrak hondatu edo desagertutako mugarriak sailkatu eta berriz jartzeko espedientean ageri dira:

–Urraulgoiti: Milagrotik Aezkoara bitarteko Errege Altxonbidea, Murillo el Frutotik Zaraitzura bitarteko Errege Altxonbidea, 13. zeharbidea, 16. zeharbidea eta 32. iraganbidea.

–Urraulbeiti: 9. zeharbidea eta 13. zeharbidea.

–Lerín: Milagrotik Aezkoara bitarteko Errege Altxonbidea, 6. zeharbidea, 5. iraganbideko bidebanatzea, 13. iraganbidea eta 14. iraganbidea.

–Sesma: 14. iraganbideko beste tarte bat sailkatu da, eta 13. iraganbideko eta 14. iraganbideko ibilbideetan bi aldaketa txiki sartu dira, ondoko honetan sailkatutakoez gain: abenduaren 23ko 262/2002 Foru Dekretua, zeinaren bidez deklaratu baitzen Tutera, Castejón, Valtierra, Cadreita, Milagro, Funes, Azagra, San Adrián, Azkoien, Andosilla, Cárcar, Lodosa, Sesma, Mendabia eta Vianako udal mugapeetan abelbideak eta haiei loturiko tokiak bazeudela eta, orobat, haien guztien zabalera, trazadura eta gainerako ezaugarri fisiko orokorrak kasuan kasuko udalerria sailkatzeko espedientean ageri zirela.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentura igortzea.

3. Erabaki hau Urraulgoitiko, Urraulbeitiko, Leringo eta Sesmako udalei jakinaraztea, eta adieraztea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela eta, aukeran, hauetako errekurtsoren bat jar daitekeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Gobernuari berari zuzendua, hilabeteko epean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Espedientean interesa duten Administrazio Publikoek bigarren errekurtso mota hori jartzen ahal dute soilik.

Erabaki hau argitaratu edo jakinarazi, zein den kasua, eta biharamunetik hasita zenbatuko dira epeak.

Iruñean, 2017ko martxoaren 29an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Nafarroako Gobernuko Idazkaritzaren ordez, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1703929