76. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

GIJONGO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 75/2016 prozedura

Olga Peña García andrea, Gijongo Lan arloko 4. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: lan arloko epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 0000075/2016 prozeduran, honako ebazpen hau eman da, ondotik adierazten diren datuak dituena; interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko, eta adierazten den errekurtsoa jartzen ahal da haren kontra:

Ebazpena: kaudimengabeziaren dekretua, 2017ko otsailaren 27koa.

Errekurtsoa: berrikuspeneko errekurtsoa jar daiteke hiru eguneko epean.

Entitate honi jakinarazten zaio: Control Empresarial Navarra SL.

Eta Control Empresarial Navarra SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta auto edo epai forma izan behar duten ebazpenenak, edo epatzeenak.

Gijonen, 2017ko otsailaren 27an.–Justizia Administrazioaren letradua, Olga Peña García.

Iragarkiaren kodea: J1703235