76. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 92/2017 prozedura arrunta

M.ª Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren bidezko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 92/2017 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Inasa Foil SAri legezko zitazioa egiteko balio izan dezan, honako hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin eta judiziora ager dadin 2017ko maiatzaren 24an, 11:00etan, Justizia Jauregiko 103. judizio-aretoan (Iruñeko San Roke kalea, 4-1. solairua).

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2017ko martxoaren 9an.–Justizia Administrazioaren letradua, M.ª Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1703201