76. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua
Titulu judizialak betearazteko 19/2017 prozedura

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 0000019/2017 prozesuan betearazpena abiarazteko auto orokorra (2017-03-08koa) eta enbargatzeko dekretua (2017-03-09koa) eman dira, eta interesdunek haien kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Pleinskra SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Madrilgo Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa eta berrikuspenekoa jar daitezkeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2017ko martxoaren 9an.–Justizia Administrazioaren letradua, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1703225