76. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

Hiri jarduketako plan berezia, Udal katastroko 1. poligonoko 156. lurzatian. Hasierako onespena

Utergako Udalak, 2017ko martxoaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea hiri jarduketako plan berezia egiteko herritarren elkarlan prozesua arautzen duen partaidetza plana, katastroko 1. poligonoko 156 lurzatiari dagokionez. Aipatu planari jarraikiz, irekitako espedientea jendaurrean egonen da hilabetez Udalaren bulegoetan, interesdunek epe horretan egokiak iruditzen zaizkien iradokizunak eta ekarpenak aurkez ditzaten.

Utergan, 2017ko martxoaren 22an.–Alkate udalburua, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L1703860