76. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Ordenantza, ekintzailetzarako, enplegua sustatzeko eta merkataritza lokalak berritu, eraberritu eta irekitzeko laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena

Udalak, 2017ko martxoaren 27an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Tuterako ekintzailetzarako, enplegua sustatzeko eta merkataritza lokalak berritu, eraberritu eta irekitzeko laguntzak arautzen dituen ordenantza 2017rako. Aldi berean, erabaki zuen indarrik gabe uztea Tuterako ekintzailetzarako, enplegua sustatzeko eta lokalak berritu, eraberritu eta irekitzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantza, 2016ko maiatzaren 2ko osoko bilkuran onetsi eta 2016ko uztailaren 29ko 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zena, ordenantza berria irmo denean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tuteran, 2017ko martxoaren 29an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1703870