76. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Hiri jarduerako plan berezia Zangozako 5. poligonoko katastroko 1613. hiri lurzatian. Behin betiko onespena

Zangozako Udalak, 2017ko martxoaren 28an egin osoko bilkura arruntean, xedapen zatian honako hau dioen erabakia hartu zuen:

1. Behin betiko onestea hiri jarduerako plan berezia, Joana San Miguel Sevilla andreak sustatua, 5. poligonoko katastroko 1613. lurzatian (L2 lurzatia), Patricia Ilárraz arkitektoak 2017ko urtarrilean prestatu eta espedientean jaso den dokumentuaren arabera.

2. Behin betiko onespenaren testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta ale bat Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentura igortzea.

Zangozan, 2017ko apirilaren 3an.–Alkatea, Angel Navallas Echarte.

Iragarkiaren kodea: L1704033