76. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa Sanduzelaiko plan berezian, Iruñeko U.I. VI-ko UO-C unitateko S2 eta SCL4 lurzatietan. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2017ko martxoaren 28an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 28-MAR-17 (3/CV).

“Espedienteko dokumentazioa ikusirik eta 2017ko martxoaren 17ko txosten juridikoarekin bat,

ERABAKI DA:

1. Hasiera batean onestea aldaketa Sanduzelaiko plan berezian, Iruñeko U.I. VI-ko UO-C unitateko S2 eta SCL4 lurzatietan. Iruñeko Udalak sustatu du.

2. Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.”

Iruñean, 2017ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1704036