76. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

2017ko aurrekontuko 1. aldaketa. Hasierako onespena

Leitzako Udalak, 2017ko martxoaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2017. urteko aurrekontu orokor eta bakarraren lehengo aldaketa.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Leitzan, 2017ko apirilaren 3an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L1704088