76. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Udal ordenantza, 5.000,00 eurotik beherako fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuesteari buruzkoa. Behin betiko onespena

Lakuntzago Udalak, 2017ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 5.000,00 eurotik beherako fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuestea arautzen duen udal ordenantza (2017ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 16an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lakuntzan, 2017ko martxoaren 4an.–Alkatea, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.

UDAL ORDENANTZA, 5.000,00 EUROTIK BEHERAKO FAKTURETAN FAKTURA ELEKTRONIKOA AURKEZTU BEHARRETIK SALBUESTEARI BURUZKOA

Oinarriak eta zioen azalpena

Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitate erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legeak, administrazio publiko guztien eremuan eta 2015eko urtarrilaren 15etik aurrerako ondorioekin, hornitzaileen betebeharra ezartzen du, emandako zerbitzu edo ondasunen faktura elektronikoa egin eta igortzeko eta, 4. artikuluan, arau orokor horren salbuespen bat jasotzen du: administrazio publikoek fakturazio elektronikoa egitetik salbuesten ahal dituztela 5.000,00 euro arteko zenbatekoa duten fakturak; horretarako, Legeak dioenez, arauen barrenean jokatu beharko da, hau da, ordenantza bat onetsita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 324. artikuluan adierazten denari jarraituz.

Espainiako administrazio publikoen fakturazioari buruzko erregulazio berri horri egokitzearren, Lakuntzago Udalak, Alkatetzaren abenduaren 15eko 50/2014 ebazpenaren bitartez, Ogasuneko eta Herri Administrazioetako Ministerioko Administrazio Publikoen Estatu Idazkaritzak horretarako prestatutako plataforma elektronikoari atxikitzea erabaki zuen; alegia, FACE-Faktura elektronikoen sargune orokorra izenekoari. Aipatu legearen 4. artikuluan jasotzen den legezko gaikuntza erabiltzea egokia eta komenigarria dela iritzirik, Lakuntzago Udalak, bere erregelamenduak egiteko ahala erabiliz eta bere eskumenaren eremuan, xedapen orokor hau eman du.

XEDAPEN OROKORRAK

Artikulu bakarra.–Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitate erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legearen 4. artikuluan aurreikusten dena kontuan hartuta, Lakuntzago Udalak faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuesten ditu 5.000,00 euro arteko fakturak dituzten hornitzaileak.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapena.–Ordenantza honek indarra hartuko du ordenantzaren testua oso-osorik Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan eta Estatuko edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioek toki entitateen egintza edo erabakiak indargabetzeko duten eskumena erabiltzeko epea iragandakoan.

Iragarkiaren kodea: L1704118