76. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

2017ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Txulapaingo Udalak, 2017ko martxoaren 31n egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2017ko plantilla organikoa eta langileen zerrenda.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritar edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Markalainen (Txulapain), 2017ko apirilaren 1ean.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L1704032