76. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Xehetasun azterlana Eugiko 34. poligonoko 14. lurzatian. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2017ko martxoaren 28ko ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Eugiko 34. poligonoko 14. lurzatiaren xehetasun azterlana, Elizgibel karrikako 27ko jabeen elkarteak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Esteribarren, 2017ko martxoaren 28an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1703845