76. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Oinarri arautzaileen laburpena, bizitzaren arlo
guztietan emakumeen eta gizasemeen arteko egiazko berdintasuna erdiesteko 2017an proiektuak eta jarduerak egiten dituzten
irabazi asmorik gabeko Lizarrako elkarte
eta entitateei diru-laguntzak emateko

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index): BDNS (Identifikazioa): 340381.

Diru-laguntza deialdia, bizitzaren arlo guztietan emakumeen eta gizasemeen arteko egiazko berdintasuna erdiesteko 2017an proiektuak eta jarduerak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko Lizarrako elkarteentzat eta entitateentzat.

Deialdi honen xedea da bizitzaren arlo guztietan emakumeen eta gizasemeen arteko berdintasuna erdiesteko bidean aurrera egiteko 2017an proiektuak eta jarduerak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko Lizarrako emakumeen elkarteendako eta beste entitateendako Lizarrako Udalak emanen dituen diru-laguntzak arautzea.

Diru-laguntza honen xedea bizitzaren esparru guztietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta emakumeen eta neskatoen ahalduntzea sustatzea da eta bazterkeriaren kontra aritzea, emakumeek haien eskubideak osotara baliatzea erraztuz.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: 6.250 euro.

Eskaerak egiteko hasiera data: Oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hurrengo egunean.

Eskaerak egiteko amaiera data: 20 egun baliodun, deialdi honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialen argitaratzen denetik hasita.

Justifikazioa egiteko azken eguna: 2017ko abenduak 11.

Lizarran, 2017ko martxoaren 23an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1704486