76. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRO-ZILBETI

Herri aprobetzamenduak arautzen dituen ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena

Erro-Zilbetiko kontzejuetako Batzarrak 2017ko martxoaren 10ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Herri Aprobetxamenduak arautzen dituen Ordenantzako aldaketa.

Aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, Herri Aprobetxamenduak arautzen dituen Ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsita geldituko da eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Erro-Zilbeti, 2017ko apirilaren 4a.–Erroko Kontzejuburua, Iñaki Etxeberria Buldain.–Zilbetiko Kontzejuburua, Pedro Garrido Belza.

Iragarkiaren kodea: L1704321