76. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Eskumena aldi baterako bereganatzea

Oltza Zendeako Udaleko alkateak 2017ko apirilaren 4an eman eman zuen 120/2017 ebazpena. Hona testu osoa:

Ikusirik, Alkatetzaren ekainaren 16ko 157/2015 Ebazpenaren bidez, M.ª Reyes Latienda Martínez eskuordetu dela lizentziak emateko eta Oltzako Zendeako Kontzejuek obra lizentziak emateko aldeko edo kontrako txostenak emateko eskudantziak erabiltzeko, lege sektorialek bestelakoa ezarri ezean.

Ikusirik zinegotzi horrek idazkia aurkeztu duela Oltza Zendeako Udaleko Erregistro Orokorrean, 2017ko apirilaren 4tik apirilaren 26ra bitartean, biak barne, udalerritik kanpo egonen dela adierazteko.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 14. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 114. eta 116. artikuluetan xedaturi jarraituz,

EBATZI DUT:

Lehena.–M.ª Reyes Latienda Martínez zinegotziak lizentziak emateko eta Oltzako Zendeako Kontzejuek obra lizentziak emateko aldeko edo kontrako txostenak emateko bereganatutako eskumena aldi baterako bereganatuko du alkateak, 2017ko apirilaren 4tik apirilaren 26ra bitartean (biak barne).

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Osoko Bilkurari haren berri ematea egiten den hurrengo bilkura arruntean.

Aditzera ematen dut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan.

Oltza Zendean, 2017ko apirilaren 4an.–Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1704341