76. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Lehiaketa, lurzoru publikoko lurzatiak besterentzeko

Burlatako Udalak deialdia iragarri du lurzoru publikoko lurzatiak besterentzeko lehiaketa egiteko. Zehazki, B.7.3 eta B.7.4 lurzatiak Burlatako jurisdikzioan eta H.2.2 eta H.3.5 lurzatiak, Iruñeko jurisdikzioan, guztiak ere Erripagañako UPSan sartuak.

Eskaintzak aurkezteko epea 2017ko maiatzaren 12an amaituko da. Deialdiaren oinarriak eskura daude Nafarroako Kontratazioaren Atarian eta Burlatako Udalaren web-orrian.

Burlatan, 2017ko apirilaren 4an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1704237