76. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Alloko Udalaren erantzukizuneko aitorpenari eta aurretiazko komunikazioari buruzko araubidea aplikagarri duten prozedurak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Alloko Udalak, 2017ko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, legez behar den gehiengoa izanik, erabaki zuen hasiera batean onestea erantzukizuneko aitorpenari eta aurretiazko komunikazioari buruzko araubidea aplikagarri duten prozedurak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta bidezko interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Allon, 2017ko martxoaren 28an.–Alkatea, Javier Ignacio Munárriz Marturet.

Iragarkiaren kodea: L1703842