74. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Eskubide Sozialetako kontseilariaren martxoaren 27ko 20E/2017 Foru Aginduarena. Horren bidez, gizarte ekimeneko entitateei Gizarte Integraziorako Etxebizitzen programa eta etxebizitza arloko beste laguntza jarduketa batzuk garatzeko emanen zaizkien diru-laguntzen deialdia onesten da.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index): BDNS (Identifikazioa): 339860.

Lehena.–Onuradunak: Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza iraunkorra duten irabazi asmorik gabeko entitateak; horiek, A modalitateko jarduketetan, lankidetza akordioa sinatua izan behar dute Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuarekin eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuarekin, edo sinatzeko prest egon behar dute diru-laguntzaren kontzesioaren ebazpena jakinarazitakoan eta lehen ordainketa egin aurretik.

Bigarrena.–Xedea: Gizarte Integraziorako Etxebizitzen programaren funtzionamendu gastuak eta etxebizitza arloko beste laguntza jarduketa batzuk garatzekoak finantzatzea 2017rako. Aurkeztutako proiektuak bi jarduketa ildotan gara daitezke:

a) Gizarte Integraziorako Etxebizitzen programan, alokatzeko modalitatean, parte hartu eta gizarte bazterketako egoeran dauden pertsonek beren ingurunean gizarteratzeko behar duten laguntza profesionala jasotzen duten proiektuak.

b) Gizarteratze proiektuak, ingurune ahuletan gizarte eta bizitegi arloko ekintzak eta herritarren arteko bizikidetza hobetzekoak garatzera jotzen dutenak.

Horretaz gainera, proiektu horiek azpimodalitate hauetakoren bat eduki dezakete:

b.1) Nafarroako Foru Komunitateko udalerrietako eremu edo auzo behartsuetan egiten diren ekintzak, bizikidetza arazoen detekzio eta analisiaren bidez.

b.2) Esku-hartze sozialerako ekintzak egitea Nafarroako Foru Komunitateko udalerrietako eremu edo auzo behartsuetan, bizitegi arloko banantze eta baztertze prozesuak gelditzeko/moteltzeko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: 20E/2017 Foru Agindua, martxoaren 27koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, gizarte ekimeneko entitateei Gizarte Integraziorako Etxebizitzen programa eta etxebizitza arloko beste laguntza jarduketa batzuk garatzeko emanen zaizkien diru-laguntzen deialdia onesten duena.

Laugarrena.–Zenbatekoa: deialdiak 300.000,00 euroko kreditua du.

Eskaerak aurkezteko epea: eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, martxoaren 27ko 20E/2017 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2017ko martxoaren 27an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1703789