74. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

MADRILGO LAN ARLOKO 25. EPAITEGIA

243/2015 betearazpena. Jakinarazpen zedula

Eugenia Ramos García andrea, Madrilgo Lan arloko 25. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: Miguel Ángel Rivera Cortes jaunak eskaturik, epaiaren betearazpena dela-eta, 243/2015 prozedura bideratzen ari da lan arloko epaitegi honetan, Xial Domotecnología SLren aurka, eta hartan betearazpena abiarazteko 2016ko irailaren 13ko autoa eman da aipatutako demandatuaren aurka. Alderdiak egintza osorik ezagutzeko, epaitegian agertu behar du, eta ohartarazten zaio, halaber, emandako ebazpenaren kontra berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela epaitegi honetan ebazpena jakinarazi eta hiru eguneko epean.

Eta enpresa demandatuari, hots, Xial Domotecnología SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialean zedularen edo ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, horretarako ezarritako bitartekoaren bidez, salbu eta autoenak, epaienak edo prozedurari bukaera ematen dioten edo intzidente bat ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.

Madrilen, 2017ko otsailaren 14an.–Justizia administrazioaren letradua, Eugenia Ramos García.

Iragarkiaren kodea: J1702817