74. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 837/2016 ofiziozko prozedura

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: lan arloko epaitegi honetan bideratu den 837/2016 prozeduran epaia eman da, eta haren kontra erregutze-errekurtsoa aurkez daiteke bost eguneko epean. Interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko.

Eta Pentar SAri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2017ko otsailaren 28an.–Justizia Administrazioaren letradua, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1702639