2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUENIGOKO ETA FITEROKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2017ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Cintruenigoko eta Fiteroko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateak, 2017ko martxoaren 22an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2017ko ekitaldiko plantilla organikoa, eta orobat espedientea jendaurrean edukitzea, iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratuta, 15 egunez, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganda.
Fiteron, 2017ko martxoaren 23an.–Mankomunitateko burua, Anabel Lacarra Ridruejo.
Iragarkiaren kodea: L1703742