2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Laburpena, Zizur Nagusiko Udalaren Kultura Patronatuak 2017ko martxoaren 14an hartu erabakiarena. Horren bidez euskara sustatzeko diru-laguntzen deialdia onetsi zen
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8. artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara emanen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 341451.
a) Onuradunak: Udalerriko pertsona helduak, euskara ikastaroetan parte hartu nahi dutenak. Horretako baldintza hauek bete beharko dituzte: 16 urtetik gorakoak izatea, Zizur Nagusian erroldaturik egotea, eskabidea aurkezten denetik kontatzen hasita gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin, bai eta lagunduko den ikasturteak irauten duen bitartean ere, eta %75etik gorako asistentzia izatea.
b) Xedea: euskara sustatzeko jarduerak bultzatzea.
c) Oinarri erregulatzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Zizur Nagusiko Udalaren webgunean.
d) Zenbatekoa: 1.500 euro.
e) Eskabideak aurkezteko epea: deialdiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea 2017ko irailaren 29an amaituko da.
Zizur Nagusian, 2017ko martxoaren 14an.–Patronatuko burua, María Paloma Núñez Centaño.
Iragarkiaren kodea: L1704374