74. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Eskumenak bertze baten esku uztea

Ultzamako Udaleko alkateak, 2017ko martxoaren 21ean, 64/2017 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa: “Gaia: Alkatetzaren eskumen guztiak Purificación Etxeberria Iztueta lehen alkateordearen esku uztea 2017ko apirilaren 13tik maiatzaren 1era, biak barne”.

–Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan Udaleko Alkatetzaren eginkizun eta eskumenei dagokienez ezarria.

–Ikusirik Udaleko alkate M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea kanpoan izanen dela aurtengo apirilaren 13tik maiatzaren 1era, oporrak direla-eta.

–Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (AFE) arautzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluaren edukia, aditzera ematen baitu alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan eta beren izendapenaren ordenaren arabera, hura kanpoan den bitartean. Artikulu horrek, gainera, arau beraren 44. artikuluaren 1. eta 2. idatz-zatietara igortzen du, haietan aipatzen baitira eskuordetza hori gauzatzeko beharrezko prozedura eta formaltasunak.

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Legeak Udaleko Alkatetzari esleitzen dizkion eskumen guztiak Purificación Etxeberria Iztueta lehen alkateordearen esku uztea, 2017ko apirilaren 13tik maiatzaren 1era, biak barne.

Bigarrena.–Ultzamako Udaleko lehen alkateorde Purificación Etxeberria Iztuetari eskudantziak bere esku utzi direla jakinaraztea. Ebazpen honen dataren biharamunean izanen ditu ondorioak, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan agindu bezala, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 40/2017 Legearen 9. artikuluko 3. idatz-zatiak aurreikusten dituen baldintzetan.

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Ultzamako Udalaren Osoko Bilkurari, jakinaren gainean egon dadin, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatuaren arabera.

Larraintzarren (Ultzama), 2017ko martxoaren 21ean.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.

Iragarkiaren kodea: L1703630