74. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

Mugaketa administratiboa

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 114. artikuluan eta horrekin bat datozenetan, eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuaren 47. artikuluan eta hurrengoetan xedatuari jarraikiz, Erromantzatuko Udalak, 2017ko martxoaren 23an egin osoko bilkuran, honako hau dekretatu du:

1.–Udal titulartasuneko jabari publikoko lurretako mugaketa administratiboaren espedientea hastea, ofizioz berreskuratu aurretik. Honako hauek dira: 2. poligonoko 94. lurzatiko bide publikoa eta plaza (Napal), Pedro María de Carlos Iriguibeli hutsegitez esleituak.

2.–Honako hau Pedro María de Carlos Iriguibeli helaraztea, baita, behar izanez gero, mugatuko den eremu publikoaren ondoko lurren jabeei ere. Orobat, ohartarazten zaie udal honetan aurkezten ahalko dituztela bidezkoak iruditzen zaizkien alegazio eta dokumentu guztiak froga gisa eta haien eskubideen alde, mugaketa hasi baino hogei egun lehenagora arte, Nafarroako Toki Entitateen Erregelamenduaren 51.1 artikuluan xedatuarekin bat. Epe hori iraganik, ez da agiri edo alegaziorik onartuko.

3.–Ondasunen Erregelamenduaren 50. artikuluarekin bat, aditzera ematen zaie ukituei mugaketa eta behar diren finka-neurketa lanak abiatuko direla, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hirurogei eguneko epea bukatu ondoko hurrengo egun baliodunean, eguerdiko hamabietan.

4.–Erabaki hau Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan dago ikusgai bulego orduetan.

Erromantzatuan, 2017ko martxoaren 23an.–Alkatea, Beatriz García Hernández.

Iragarkiaren kodea: L1703813