2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Hitzarmena, Aloa mugarteko Jarduera Ekonomikoen poligonoko 8.1 lurzatia, Garesko Udalarena, Izarbeibarko Mankomunitateari lagatzea arautzen duena, garbigunea instalatzeko. Hasierako onespena
Garesko Udalak, 2017ko martxoaren 16ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Aloa mugarteko Jarduera Ekonomikoen poligonoko 8.1 lurzatia, Garesko Udalarena, Izarbeibarko Mankomunitateari lagatzea arautzen duen hitzarmena, garbigunea instalatzeko.
Hasiera batean onetsitako hitzarmena jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa duten guztiek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean ez bada erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten, behin betiko onetsita geratuko da Aloa mugarteko Jarduera Ekonomikoen poligonoko 8.1 lurzatia, Garesko Udalarena, Izarbeibarko Mankomunitateari lagatzea arautzen duen hitzarmena, garbigunea instalatzeko.
Garesen, 2017ko martxoaren 24an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1703799