74. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBARA

2017ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Orbarako Udalak, 2016ko abenduaren 23an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2017ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Erabakia 2017ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 21ean.

Jendaurrean egoteko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iraganda, behin betiko onetsirik gelditu dira Orbarako Udalaren 2017ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Hona hemen laburpena:

SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 12.300,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 1.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 1.855,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 27.645,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 8.677,33 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak eta bestelako diru-sarrerak: 44.564,18 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 96.041,51 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileen lansariak: 20.600,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 25.019,65 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 1.000,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.750,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 32.111,86 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 60,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 15.000 euro.

Gastuak, guztira: 96.041,51 euro.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritakoa betez, argitara ematen da orok jakin dezan.

Orbaran, 2017ko martxoaren 22an.–Alkatea, Gorka Beunza González.

Iragarkiaren kodea: L1703802