2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORBAIZETA
2017ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Orbaizetako Udalak, 2016ko abenduaren 21ean egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2017ko ekitaldirako plantilla organikoa; erabakia 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 21ean.
Jendaurrean egoteko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iraganda, behin betiko onetsirik gelditu da Orbaizetako Udalaren 2017ko plantilla organikoa.
Orbaizetan, 2017ko martxoaren 24an.–Alkatea, Sergio Múgica Chapar.
ERANSKINA
Funtzionarioak
Idazkaria. Maila: A. Orbaizetako eta Orbarako Udalen Batasuna. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %27,88. Egoera: hutsik. Aldi baterako betea: Edurne Eginoa Antxo. Antzinatasuna: 1995/10/22. Egoera: zerbitzu bereziak. Ordezpena: Koba Valencia Caldevilla.
Lan-kontratudun finkoak
Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Marisol Txapar Urdangarin. Lanpostuko osagarria: %17. Antzinatasuna: 2007/09/01. Egoera: lanaldi murriztua.
Iragarkiaren kodea: L1703808