74. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

521E/2017 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez deklaratzen da bete gabe gelditu direla 3 lanpostu huts, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialista (APTE) izateko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatze bereziaren bitartez betetzeko deialdian.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 10eko 6E/2017 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialisten 3 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatze bereziaren bitartez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2017ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 23an.

Eskaerak aurkezteko epea bukatuta eta izangairik aurkeztu ez denez, bidezko da bete gabe uztea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialisten 3 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatze bereziaren bitartez betetzeko deialdia.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialisten (APTE) 3 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatze bereziaren bitartez betetzeko deialdia bete gabe uztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2017ko otsailaren 22an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1702382