74. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2017ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2017ko martxoaren 22an egin osoko bilkuran, gehiengoz erabaki zuen hasiera batez onestea 2017ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, 2016ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedienteak aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, behin betiko onetsitzat joko dira, inork alegaziorik aurkezten ez badu.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2017ko martxoaren 24an.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1703775