2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MILAGRO
Udal zergen eta tasa eta prezio publikoen portzentajeak eta karga tasak 2017ko ekitaldirako. Behin betiko onespena
Milagroko Udalak, 2016ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen udal zergen eta tasa eta prezio publikoen 2017ko ekitaldiko portzentajeak eta karga tasak. 2017ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 16an.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, udal zergen eta tasa eta prezio publikoen 2017ko ekitaldiko portzentajeak eta karga tasak behin betiko onetsi eta testu osoa ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan.
Milagron, 2017ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Yolanda Ibáñez Pérez.
2017KO ZERGA, TASA ETA PREZIO PUBLIKOAK
2017ko udal zergak
IZENA | 2017 |
Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa | Katastroko balioaren %0,388 |
Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa | Katastroko balioaren %0,80 |
JEZ | Tarifen %1,40 |
EIOZ OGA: obra gauzatzeko aurrekontua | OGAren %4,70 |
Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga: | %2,5eko portzentaje finkoa eta %9ko karga |
2017ko tasa eta prezio publikoak
33001 | AGIRIAK LUZATZEA |
Izena | 2017 |
DIN A4 tamainako fotokopiak | 0,30 euro bakoitza |
DIN-A3 tamainako fotokopiak | 0,35 euro bakoitza |
Ziurtagiriak eta konpultsatzeak | 3,60 euro bakoitza |
Agirien kopiak edo bikoizketak | 3,60 euro bakoitza |
Desgaitasuna dutenendako aparkatzeko txartela | 5,20 euro bakoitza |
Jarduera sailkatuaren espedientea | 520,00 euro bakoitza |
Irekitzeko lizentziaren espedientea | 102,00 euro bakoitza |
Partikularren hirigintza espedientea | 415,00 euro bakoitza |
Taxiaren lizentzia | 206,00 euro urtean |
Lehenbizikoz erabiltzeko lizentzia | 156,00 euro |
Ezkontza zibila egitea | 75,00 euro |
Bereizteko edo elkartzeko lizentzia | 60,00 euro |
Eraikina ikuskatzea, errekerimendu pribatuz | 50,00 euro |
Hirigintzako txostena, errekerimendu pribatuz | 60,00 euro |
330071 | UR HORNIDURA |
Izena | 2017 |
Hiru hileroko kuota finkoa | 10,80 euro/kontagailua |
Etxeko kontsumoa | 0,54 euro/m³ |
Industriako kontsumoa | 0,88 euro/m³ |
Saneamendu kanona | NILSAren tarifa ofiziala |
Lotunerako eskubidea | 162,00 euro+BEZa |
330072 | ESTOLDERIA TASA |
Izena | 2017 |
Hiru hileroko kuota finkoa | 3,25 euro |
Sarera isurtzeko tasa, etxekoa | 0,225 euro/m³ |
Sarera isurtzeko tasa, industriakoa | 0,225 euro/m³ |
Saneamendu kanona | NILSAren tarifa ofiziala |
Lotunerako eskubidea | 162,00 euro+BEZa |
33020 | IBILGAILUAK ETA MAKINAK LAGATZEA |
Izena | 2017 |
Atzerako hondeamakina | 48,00 euro orduko+BEZa |
Dumperra | 24,00 euro orduko+BEZa |
Konpresorea | 34,00 euro orduko+BEZa |
Traktorea | 31,00 euro orduko+BEZa |
Motoponpa | 27,50 euro orduko+BEZa |
Eskuko trinkogailua | 21,50 euro orduko+BEZa |
Bibragailu-arrabola | 28,00 euro orduko+BEZa |
Plataforma jasotzailea | 17,00 euro orduko+BEZa |
Peoiaren lanordua | 20,00 euro orduko+BEZa |
Ofizialaren lanordua | 25,00 euro orduko+BEZa |
35104 | AZOKA TXIKIA PLAZAN |
Izena | 2017 |
Saltokiak (4 metro bitarte) | 12,30 euro/eguna |
Gainerako metro bakoitzeko | 4,20 euro eguneko |
35118 | ZORUA, ZORUPEA ETA HEGALKINA OKUPATZEA |
Izena | 2017 |
IBERDROLA | Hitzarmenaren arabera |
TELEFONICA | Hitzarmenaren arabera |
GAS NAVARRA | Hitzarmenaren arabera |
RETENA-TENARIA | Hitzarmenaren arabera |
BERTZE BATZUK | fakturazioaren %1,5 |
35104 | EREMU PUBLIKOA OKUPATZEA |
Izena | 2017 |
Establezimenduetako terraza (fatxada x 2 m/hondoa) | 0,10 euro/m²/eguna |
Litxarreria eta antzekoen salmenta automatikorako aparatuak | 9,30 euro eguneko |
Kalez kaleko salmenta, festetan | 4,40 euro eguneko |
Umeendako atrakzioak edo barrakak, AIFNAren hitzarmenetik kanpo |
4 metro koadro bitartekoak | 22,60 euro metroko, egunean |
4 metro koadrotik 50era bitartekoak | 17,30 euro metroko, egunean |
50 metro koadrotik 100era bitartekoak | 9,30 euro metroko, egunean |
100 metro koadrotik gora | 8,20 euro metroko, egunean |
Talka egiteko autoak | 1.125,00 euro/feria |
Txurro, saltxitxa, izozki eta abarren saltokiak | 62,00 euro/feria |
35104 | OBRETARAKO LURZORUA OKUPATZEA |
Izena | 2017 |
Obra hondakinak eta eraikuntzako materialak | 0,23 euro/eguna2 |
Garabia | 5,30 euro eguneko |
35201 | PASABIDEAK |
Izena | 2017 |
Pasabiderako urteko lizentzia | 65,00 euro |
35201 | HERRILURREN APROBETXAMENDUA |
Izena | 2017 |
Ureztatzeko lurzatia | 53,00 euro |
Lehorreko lurzatia | 22,00 euro |
| HILERRIA |
Izena | 2017 |
Hilerriko nitxoen salmenta | 630,00 euro+BEZa |
Hilerriko kolunbarioen salmenta | 265,00 euro+BEZa |
| KULTUR ETXEA ETA GIZARTE ETXEA |
Izena | 2017 |
Merkataritzako ekitaldiak eta bilerak 2 ordu baino gutxiago | 60,00 euro |
Merkataritzako ekitaldiak eta bilerak Egun erdia | 205,00 euro |
Merkataritzako ekitaldiak eta bilerak Lanaldi osoa | 258,00 euro |
Ekitaldi politikoak hauteskundeetatik kanpo | 158,00 euro |
Ekitaldi politikoak, hauteskundeetan | 0,00 euro |
Kultur ekitaldi hitzartuak | 0,00 euro |
Zinema: adin nagusikoen sarrera (gutxi gorabeherakoa) | 3,00 euro |
Zinema: adingabeen sarrera (gutxi gorabeherakoa) | 2,00 euro |
Antzerkia: adin nagusikoen sarrera (gutxi gorabeherakoa) | 5,00 euro |
Antzerkia: adingabeen sarrera (gutxi gorabeherakoa) | 3,00 euro |
Irabazi-asmoa duten erakusketak Interesdunaren konturako zaintzailearekin | 21,00 euro eguneko |
Irabazi-asmoa duten erakusketak Zaintzailerik gabe | 31,00 euro eguneko |
Norbanakoek edo entitateek antolatutako ekitaldiak, sarrera ordaindu beharrekoak | 260,00 euro saioko |
Kultur Etxeak antolatutako ikastaroak (pintura, parpaila-ziria, etab.) | 1,50 euro orduko |
Gizarte Etxeko elkargunea | 5,00 euro hilean |
| PILOTALEKUA-KIROLDEGIA |
Izena | 2017 |
Merkataritzako ekitaldiak eta bilerak | 515 euro saioko |
Ekitaldi politikoak hauteskundeetatik kanpo | 260 euro |
Kirol ekitaldi hitzartuak | 0,00 euro |
Norbanakoek edo entitateek antolatutako ekitaldiak, sarrera ordaindu beharrekoak | 260 euro saioko |
| UDALAREN MUSIKA ESKOLA |
Izena | 2017-2018 ikasturtea |
Matrikula | 25,00 euro |
Hileko kuotak | 2017-2018 ikasturtea |
HAURRAK |
Haurtzaindegi musikala | 22,50 euro |
Haur Hezkuntzako 1., 2. eta 3. maila eta Prestakuntzakoa (4, 5, 6 eta 7 urte) | 34,00 euro |
1.a, 2.a, 3.a, 4.a eta Sarbidea (8, 9, 10, 11 eta 12 urte) Musika tresna 1 | 56,00 euro |
1.a, 2.a, 3.a, 4.a eta Sarbidea (8, 9, 10, 11 eta 12 urte) 2 musika tresna | 67,00 euro |
Sarbidea (musika tresna 1 eta Musika Hizkuntzaren ordu 1) | 50,00 euro |
HELDUAK |
Taldekako eskola, Musika Hizkuntza gabe | 34,00 euro |
Bakarkako eskola (45 minutu), Musika Hizkuntza gabe | 45,00 euro |
Bakarkako 2 musika tresna, Musika Hizkuntza gabe | 57,00 euro |
Bakarkako musika tresna (40 minutu) Musika Hizkuntza gabe | 40,00 euro |
Bakarkako musika tresna (35 minutu) Musika Hizkuntza gabe | 35,00 euro |
Bakarkako musika tresna (30 minutu) Musika Hizkuntza gabe | 30,00 euro |
Musika Hizkuntza + bakarkako musika tresna | 51,00 euro |
Musika Hizkuntza musika tresnarik gabe Astean ordubete | 30,00 euro |
Hileko kuotetan %20ko deskontua aplikatuko da, familia unitate bereko 3 kide ikasle direnean.
KIROL INSTALAZIOEN ERABILERA |
Kirol instalazioko bazkidea Hiru hileroko kuota | 2017 |
0 - 9 urte | 00,00 euro |
10 - 13 urte | 22,00 euro |
14 - 17 urte | 27,00 euro |
18 urtetik aitzina | 37,00 euro |
Eguneko sarrera kirol instalazioetan | 2017 |
0 - 5 urte | 0,00 euro |
6 - 13 urte | 2,00 euro |
14 - 17 urte | 3,00 euro |
18 urtetik aitzina | 4,00 euro |
Instalazioak alokatzea (ordubete, Milagroko Udalak baimenduta) |
Bazkideak | 33,00 euro |
Bazkide ez direnak | 33,00 euro + eguneko sarrera |
Hileko kuota, enpresek ematen dituzten jardueretan |
Udalaren eta enpresen arteko akordioaren arabera. |
Udako denboraldi osoko abonamendua igerileku publikoetan | 2017 |
0 - 5 urte | 00,00 euro |
6 - 9 urte | 22,00 euro |
10 - 13 urte | 30,00 euro |
14 - 17 urte | 41,00 euro |
18 urtetik aitzina | 42,00 euro |
30 eguneko abonamendua | 2017 |
0 - 5 urte | 00,00 euro |
6 - 9 urte | 14,00 euro |
10 - 13 urte | 16,00 euro |
14 - 17 urte | 20,00 euro |
18 urtetik aitzina | 21,00 euro |
15 eguneko abonamendua | 2017 |
0 - 5 urte | 00,00 euro |
6 - 9 urte | 09,50 euro |
10 - 13 urte | 10,50 euro |
14 - 17 urte | 14,50 euro |
18 urtetik aitzina | 15,50 euro |
Padel pistaren erabilera:
–4,00 euro/ordu arrunta.
–5,00 euro/ordua, argiarekin.
| PREZIO BEREZIAK |
65 urtetik gorakoak edo erretirodunak | 2017 |
Kirol instalazioko bazkidea Hiru hileroko kuota | 10,00 euro |
Igerileku publikoetako bazkidea, udako denboraldia | 10,00 euro |
Araudi osagarria:
–Kirol instalazioetako bazkide egiteak (*) bertako bazkide gisa gutxienez ere 6 hilabete irautera derrigortzen du. Epe honetan bazkideak ezin izanen du baja eman abonatu gisa.
–Hiru hileroko kuota bertzerik gabe berrituko da, baldin eta ez bada adierazten abonatu izateari uzteko nahia. Horretarako eskabidea aurkeztu behar da udal bulegoetan, hiruhilekoa amaitu baino 15 egun lehenago.
–%20 beherapena udako abonamenduan eta bazkidearen kuotan, familia ugariaren txartel indarduna aurkeztu gero.
(*) Pilotalekua-kiroldegia eta igerileku publikoak joko dira kirol instalaziotzat.
Iragarkiaren kodea: L1702623