74. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Kudeaketako hirigintza hitzarmena Otxobiko parrokia-elizarekin. Hasierako onespena

Itzako Udalak, 2017ko martxoaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Itzako Udalaren eta Otxobiko parrokia-elizaren artean sinatu beharreko kudeaketarako hirigintza hitzarmena, bai eta espedientea jendaurrean edukizea ere, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 24 eta 25. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz. Halaber, espedientea jendaurrean egonen da, interesdunek aztertu eta alegazioak aurkez ditzaten.

Itzan, 2017ko martxoaren 22an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L1703627