74. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Aldaketa, Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Ezkabarteko Udalak, 2016ko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Lizentziak eman eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza ordenantza fiskala. Iragarkia 2016ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 29an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu ordenantzaren aldaketa behin betikoz onetsi da, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ezkabarten, 2017ko martxoaren 13an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMATEKO ETA HIRIGINTZAKO JARDUKETAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Hirigintzako jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematean datza zerga-egitatea, etxegintzaren eta lurzoruaren erabileraren arloko egintzak egokitu ahal izateko indarra duten hirigintza eta eraikuntza arauei.

3. artikulua. Tasa hauei loturiko udal jarduera hirigintzako jarduketa hauetan gauzatzen da:

–Partikularrek aurkeztu antolamendurako plan partzial edo bereziak eta haien aldaketak, xehetasun azterlanak, aurrerapen azterlanak, antolamendurako planen aurreproiektuak eta birzatiketak tramitatzea, edo hirigintzako agiriak aldatzea.

–Partikularrek aurkeztu urbanizazio proiektuak tramitatzea.

–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluan zehaztutakoak, Zoruari buruzko 1976ko Legearen Testu Bateginaren 178.1 artikuluan zehaztutakoak.

Aipatze aldera, honako hauek dira:

–Lurzatiketak egiteko lizentziak.

–Honako obra lizentzia hauek: etxe berriak egitekoak, etxeak eraberritzekoak, tramitazio laburrekoak, obra txikiak, etxeak mantendu eta apaintzekoak eta eraikuntza txikietakoak.

–Lehen erabilerako lizentziak edo, oro har, eraikinak eta instalazioak okupatzekoak.

–Lizentziak eraikinak eraisteko, eta bota, hustu eta apeoa egiteko obretarako.

–Lurrak mugitu, zelaitu eta erauzteko lizentziak.

–Emandako lizentzien aldaketak.

–Eraikinen erabilera erabat edo hein batean aldatzea.

–Lurzoruaren Araubideari eta Hiri Antolamenduari buruzko Legearen Testu Bateginaren 136. artikuluaren babesean emandako behin-behineko lizentziak.

–Erantzukizunpeko adierazpenaren edo aurretiazko komunikazioaren aurkezpena.

Ordaindu beharra

4. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da jarduketa edo espedienteari hasiera emanen dion eskabidea aurkezten den unean, bai hirigintzako lizentzien kasuan, bai plan partzialen edo berezien eta haien aldaketaren, xehetasun azterlanen, birzatiketen, hirigintzako proiektuen eta ordenantza honen xede diren edo bere tarifen eranskinean agertzen diren hirigintzako izapide ororen tramitazioaren kasuan.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta nortasun juridikorik izan ez, baina unitate ekonomiko edo ondare berezia diren entitateak, baldin egindako hirigintzako jarduketak eskatu badituzte edo haien eragina edo onura hartzen badute.

Tarifak eta karga-tasak

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifa, tasa eta karga-oinarriak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

Lizentzien tramitazioa eta horien ondorioak

7. artikulua. Hirigintzako jarduketetarako eskabide guztiak eginen dira Ezkabarteko Hirigintzako Udal Planean aurreikusitako erari jarraikiz. Plana behin betiko onetsi zen 2004ko ekainaren 8ko Lurraldearen Antolamenduaren Batzordearen Erabakiaren bidez (2005eko 45. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 15ekoa, eta 2008ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratua, abuztuaren 13an).

8. artikulua. Lizentzien iraungipenari dagokionez, Ezkabarteko Hirigintzako Udal Planean xedatuari jarraikiko zaio. Plana behin betiko onetsi zen 2004ko ekainaren 8ko Lurraldearen Antolamenduaren Batzordearen erabakiaren bidez (2005eko 45. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 15ekoa, eta osorik 2008ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratua, abuztuaren 13an).

Kudeatzeko arauak

9. artikulua. Organo eskudunak planeamenduko espedienteak onesten dituenean edo lizentziak ematen dituenean, tasa likidatzeari ekinen zaio, eta bertan subjektu pasiboaren izena, tasa likidatzeko arrazoia, tarifa eta tasaren zenbatekoa azaldu beharko dira.

10. artikulua. Aginduzko lizentzia ematen denean, behin-behineko likidazioa eginen da. Haren zerga-oinarria kasuan kasuko elkargo ofizialak ikus-onetsita aurkeztu den obra gauzatzeko aurrekontuaren araberakoa izanen da (beraz, ordainsariak eta industria-mozkina kenduta), edo udal teknikariek aurreikusitako exekuzio proiektuaren kostuaren araberakoa.

Ez dira tasaren zerga oinarriaren zati izanen bertze elementu batzuk, hala nola, altzariak eta bertze, ezta obra proiektuan funtsezko ez diren bertze batzuk ere.

11. artikulua. Proiektu edo dokumentu berean dauden hirigintzako obrak edo jarduketak, ordenantza honetan ezarritako sailkapenaren arabera, kontzeptu bat baino gehiagori dagozkionean, tasaren zenbatekoa sortuko da tarifetan jarritako portzentajeak edo kopuruak aplikatzetik.

12. artikulua. Hasierako proiektua dagokion lizentzia eman ondoren aldatzen bada, lizentzia aldatzeko eskaera aurkeztu behar da, aurrekontu berriarekin batera, behin-behineko likidazio berria egiteko, aurrekontuan izandako aldaketaren arabera, lehenbizikoa gainditzen duen kopuru berean.

13. artikulua. Obra burutu edo behin-behinekoz onartu eta hurrengo hilabetean, inguruabar hori ziurtatzen duen aitorpena aurkeztuko da, obraren zuzendariak emandako ziurtagiriarekin batera, behar den elkargo profesionalak ikus-onetsia, bideragarria bada, zeinak obren kostu osoa ziurtatuko baitu.

14. artikulua. 12. eta 13. artikuluetan aurreikusitako bi kasuetan, aipatu kostua udal teknikariek aztertuko dute eta errealitateari ez zaiola egokitzen ikusten badute, egokitzen saiatuko dira, eta behin betiko likidazioa eginen da, obren kostu erreal eta benetakoa oinarritzat hartuz.

Partikularraren aldeko diferentziarik izanez gero, itzuli eginen zaio; Udalaren aldekoa bada, berriz, hura ordaintzeko hilabeteko epea emanen zaio. Ordaintzen ez badu, premiamendu bidez kobratuko da, besterik gabe.

15. artikulua. Tasen behin-behineko edo behin betiko likidazioa onartuta, interesdunari jakinaraziko zaio, Ordenantza Fiskal Orokorraren 46. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta horrek ezarritako epean ordaindu beharko du.

16. artikulua. Edozein motatako obra egitearen ondorioz eremu publikoa edo izaera publikoko bertze edozein elementu, instalazio edo azpiegitura kaltetu edo narriatzen bada, obraren sustatzailea beharturik egonen da hura konpontzera. Hala egin ezean, Udalak ahalmena izanen du egindako kalteak konpontzeko eta ondoren haien ordainketa obren sustatzaileari pasatzeko.

Arau-hausteak eta zehapenak

17. artikulua. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio, bai eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari ere.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, toki entitate honek onetsitako ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatua aplikatuko da.

Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, haren testu osoa behin betiko onetsita Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Antolamendurako edo Udal Plana aldatzeko plan partzial edo bereziak tramitatzea: 517,50 euro.

II. epigrafea.–Plan partzial edo berezien aldaketak tramitatzea: 465,75 euro.

III. epigrafea.–Xehetasun azterlanak, birzatiketa eta urbanizazio proiektuak eta haien aldaketak tramitatzea: 465,75 euro.

IV. epigrafea.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluaren babesean emandako lizentziak.

IV.1. Finkak zatitu, banandu edo batzeko lizentziak: azaleraren arabera likidatuko dira.

–1.000 metro karratu edo zatiki bakoitza: 41,40 euro.

–Azalera txikiagoak: banandu edo batzen den lurzati bakoitza: 41,40 euro.

IV.2. Tramitazio laburreko obren lizentzia edo erantzukizunpeko adierazpenaren edo aurretiazko komunikazioaren aurkezpena.

Tasa honen kuota kalkulatzeko, 10. artikuluan xedatuari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari karga-tasa hau aplikatuko zaio: %0,10. OGA (obra gauzatzeko aurrekontua) Gutxieneko tarifa, 15,50 euro.

IV.3. Eraispen obretarako lizentziak, eta eraikitze, berrikuntza, instalazio, zuhaitz-mozketa, errotuluen instalazio eta oro har lizentzia behar duten gainerako ekintzak, betiere aurreko ataletan ez badaude:

Tasa honen kuota kalkulatzeko, 10. artikuluan xedatuari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari karga-tasa hau aplikatuko zaio: %0,10, OGAren gainean. Gutxieneko tarifa, 15,50 euro.

IV.4. Lizentziak, eraikinak edo instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik: 155,25 euro.

Barne-urbanizaziorako proiektuaren zenbatekoa tasaren zerga-oinarriaren elementu bat da. Horretarako, interesdunek barne-urbanizaziorako proiektua aurkeztu beharko dute, aurrekontu eguneratuarekin batera.

Iragarkiaren kodea: L1703260