74. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Ezkontza zibila egiteko ahalmena beste baten esku uztea

Berbintzanako Udaleko alkateak, 2017ko martxoaren 2an, 28/2017 Ebazpena eman zuen, eta haren bidez Fermín Ciga Altolaguirre zinegotziaren esku uzten da 3/2016 espedienteko ezkontza zibila egiteko ahalmena, eta baimena ematen da ezkontza zibil hori Berbintzanako udaletxean egiteko, 2017ko martxoaren 31n.

Argitara ematen da 23ko 35/1994 Legeari jarraiki (ezkontza zibilak arautzen dituena), Erregistro Zibileko 238. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraiki eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluetan xedatuari jarraiki.

Berbintzanan, 2017ko martxoaren 2an.–Alkatea, José H. Chocarro Martín.

Iragarkiaren kodea: L1703639