72. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

782E/2017 EBAZPENA, martxoaren 29koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileak aldi baterako kontratatzeko irekita zeuden zenbait zerrenda ixten dituena, Osasuneko kontseilariak martxoaren 23an emandako 347E/2017 Foru Aginduak indarra hartzearen ondorioz. Aipatutako foru agindu horren bidez, Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onetsi ziren.

2017ko apirilaren 12an argitaratu da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 347E/2017 Foru Agindua. Bertan, Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onetsi dira.

Arau horren 2.5 artikuluak ezartzen du zein kasutan sortuko diren zerrenda irekiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan. Bestalde, lehenbiziko xedapen iragankorrak ondoko hau ezartzen du: “Foru agindu honek indarra hartzen duenetik, eta kategoria bakoitzerako, zerrenda irekiak eta iraunkorrak itxi eginen dira, salbu une horretan zerrendaren bat irekitzeko beharra dagoenean. Kasu horretan zerrenda irekita edukiko da behar den denboran”.

Aurreko arauan oinarriturik, bidezko da ixtea lehendik dauden zerrenda ireki eta iraunkorrak, salbu 2.5 artikuluko arrazoiak daudenean.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hurrengo kontratazio zerrendak ixtea, bai iraupen laburrekoak bai luzekoak, eta ezin da horietan izenik eman irekitzeari buruz beste ebazpen bat eman arte:

–Laneko arriskuei aurrea hartzearen arloko OLT.

–Arkitektoa.

–Arkitekto teknikoa.

–Administrari laguntzailea.

–Biologo klinikoa.

–Zeladorea.

–Enpresa Zientzietako diplomaduna.

–Lan Harremanetako diplomaduna.

–Zerbitzu anitzetako enplegatua.

–Zerbitzu anitzetako enplegatua-Murriztua.

–Liburutegiko arduraduna.

–Farmazialaria.

–BFE/Analisi Klinikoetako mediku albokoa.

–BFE/Biokimika Klinikoetako mediku albokoa.

–BFE/Genetikako mediku albokoa.

–BFE/Medikuntza Nuklearreko mediku albokoa.

–BFE/Mikrobiologia eta Parasitologiako mediku albokoa.

–BFE/Ospitaleko Erradiofisikako mediku albokoa.

–Ingeniaria.

–Ingeniaria (preb. dis. lan. seg. eta ind.-hig.).

–Ingeniari teknikoa.

–Ingeniari teknikoa (preb. dis. lan. seg. eta ind.-hig.).

–Sistema informatikoen ofiziala.

–Psikologoa (preb. dis. lan. seg. eta ind.-hig.).

–Kimikoak (preb. dis. lan. seg. eta ind.-hig.).

–APTa (EA).

–APTa (AJ).

–Hortz higieneko TE.

–APTE.

–ODTE.

–LTE.

–ETE.

–ETTE.

–Osasun Kudeaketako teknikaria.

–Erdi Mailako teknikaria.

–Telefonista.

–Gizarte-langilea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen kontra, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1. eta 2.c) artikuluarekin bat eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontseilariaren apirilaren 19ko 82/2016 Foru Aginduaren bidez egindako eskuordetzarekin, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko martxoaren 29an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F1703983