72. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

77/2017 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko langileak aldi baterako kontratatzeko irekita zeuden zenbait zerrenda ixten dituena, Osasuneko kontseilariak martxoaren 23an emandako 347E/2017 Foru Aginduak indarra hartzearen ondorioz. Aipatutako foru agindu horren bidez, Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onetsi ziren.

2017ko apirilaren 12an argitaratu da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 347E/2017 Foru Agindua. Bertan, Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onetsi dira.

Arau horren 2.5 artikuluak ezartzen du zein kasutan sortuko diren zerrenda irekiak. Bestalde, lehenbiziko xedapen iragankorrak ondoko hau ezartzen du: “Foru agindu honek indarra hartzen duenetik, eta kategoria bakoitzerako, zerrenda irekiak eta iraunkorrak itxi eginen dira, salbu une horretan zerrendaren bat irekitzeko beharra dagoenean. Kasu horretan zerrenda irekita edukiko da behar den denboran”.

Aurreko arauan oinarriturik, bidezko da ixtea lehendik dauden zerrenda ireki eta iraunkorrak, salbu 2.5 artikuluko arrazoiak daudenean.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatzen duen urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hurrengo kontratazio zerrendak ixtea, bai iraupen laburrekoak bai luzekoak, eta ezin da horietan izenik eman irekitzeari buruz beste ebazpen bat eman arte:

Administrari laguntzailea.

Erizaintzako laguntzailea.

Osasun arloko hezitzailea.

Zerbitzu anitzetako enplegatua.

Erizaina.

Ingeniari teknikoa.

Osasun Publikoaren ikuskatzailea (F-M).

Osasun publikoko ikuskatzailea.

Laborategiko teknikari espezialista (LTE).

Erradiodiagnostikoko teknikari espezialista (ETE).

Osasun Kudeaketako teknikaria.

Erdi Mailako teknikaria.

Osasun Publikoko Goi Mailako teknikaria.

Telefonista.

Gizarte-langilea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen kontra, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1. eta 2.c artikuluan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2017ko martxoaren 31n.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, M.ª José Pérez Jarauta.

Iragarkiaren kodea: F1704016