72. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga eta eremu publikoan ibilgailuak sartu eta ateratzeko tasak

Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketaren Erregelamenduan ezarritakoarekin bat, Tokiko Gobernu Batzarrak, 2017ko martxoaren 31ko bilkuran, 2017ko ekitaldi ekonomikoko likidazioak onetsi zituen honako hauei dagokienez: trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga, eta ibilgailuak espaloietan barna (pasabide eta sarbideak) sartu eta ateratzeko nahiz eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak gelditzeko eta edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak. Orobat, borondatez ordaintzeko epe hauek ezarri zituen:

2017ko apirilaren 3tik maiatzaren 5era arte.

Udalaren Diruzaintzako bulegoetan ordaindu beharko da, hau da, udaletxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan; bestela, ordainketa-gutun bakoitzean aipatzen diren banku entitateetako batean. Ordainagiri helbideratuak kobratzera ekarriko dira borondatezko epearen azken egunean.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu bidez eskatuko dira eta derrigorrezko epearen errekarguak sorraraziko dira, baita berandutzako korrituak ere, eta hala bada, sor daitezkeen kostuak.

Likidazio horien kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik. Aldez aurretik, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa ezar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki/ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Tutera, 2017ko apirilaren 3an.–Ogasuneko zinegotzi delegatua José Ángel Andrés Gutiérrez.

Iragarkiaren kodea: L1704131