72. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Udal Ordenantza, Autokarabanetarako zerbitzugunean karabanak edo etxebizitza-ibilgailuak aparkatzea eta gaua pasatzea arautzen dituena. Hasierako onespena

Udaleko Osoko Bilkurak, legezko quoruma edukita, honako erabaki hau hartu zuen 2017ko apirilaren 6an:

1.–Hasiera batez onestea autokarabanetarako Iruñeko zerbitzugunean karabanak edo etxebizitza-ibilgailuak aparkatzea eta gaua pasatzea arautzen dituen Udal Ordenantza.

2.–Espedientea jendaurrean paratzea, aurrez Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan iragarkia argitaratuta.

Indarra duten xedapenak betez, espedientea ikusgai dago Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorraren Ogasuneko, Gizarte Ekonomiako, Enpleguko, Merkataritzako eta Turismoko Zuzendaritzan (Udaletxe plaza, zk.g., 1. solairua; telefonoa: 948 420 206). Jendaurreko epea hogeita hamar egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Behin epe hori iraganda erreklamazio, eragozpen-bide edo oharrik gabe, Autokarabanetarako Iruñeko zerbitzugunean karabanak edo etxebizitza-ibilgailuak aparkatzea eta gaua pasatzea arautzen dituen aipatutako Udal Ordenantza behin betiko onetsi dela joko da. Kasu horretan, ondorio juridikorik eragiteko, hala gertatu dela argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2017ko apirilaren 6an.–Alkate Udalburua, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1704491