72. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruñeko gazteendako literatur lehiaketa. 2017. urtea

Iruñeko Udalak Iruñeko Gazteendako Literatur Lehiaketa. 2017. urtea deitzen du, norgehiagokako araubidean, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak (2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 17koan) xedatzen duenarekin bat.

1.–Xedea.

Iruñeko Gazteendako Literatur Lehiaketa. 2017. urtea: Lehiaketa honen xedea da Iruñeko gazteek egindako literatur lanik hoberenak saritzea. Egileek lan bana aurkezten ahalko dute modalitate bakoitzeko. Idazlanek gai librea izanen dute –gaztelaniaz edo euskaraz idatzita–, eta jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dute. Lan bera ezin izanen da bi hizkuntzetan aurkeztu. Aurkeztutako lanek ezin izanen dute ez bultzatu ez erreproduzitu jarrera baztertzaile, xenofobo edota sexistarik, pertsonen duintasunaren eta giza-eskubideen kontra doazen neurrian.

2.–Sari-modalitateak.

Hona hemen sari-modalitateak:

Poesia eta Narrazio laburra dira bi sari-modalitateak, bai gaztelaniaz bai euskaraz, eta horietako bakoitzean bi kategoria ezarri dira:

14 eta 16 urte bitarteko gazteak (biak barne), eta 17 eta 18 urte bitartekoak (biak barne).

Hona hemen lanek izan beharko duten luzera:

Poesia: 14 bertso gutxienez, eta 40 gehienez.

Narrazio laburra: 2 orri gutxienez, eta 5 gehienez, lerro artean tarte bikoitza utzirik eta bakarrik alde batetik mekanografiatuta.

3.–Diru-zuzkidura.

Deialdi honi, gehienez ere, 8.800 euro esleituko zaizkio sarietarako, Udalaren Aurrekontuko honako partida hauen kargura:

–90/23990/480000.

–50/33500/480000.

Gehienezko aurrekontu-esleipenarekin bat.

Sari hauek ezarri dira modalitate bakoitzerako, 2. klausulan jasotakoarekin bat:

–Lehen saria: 500 euro.

–Bigarren saria: 250 euro.

–Hirugarren saria: 150 euro.

–Accesitak: 100 euroko bi sari.

Sariei esleitutako diru-kopuruei dagokien atxikipena aplikatuko zaie, PFEZ dela medio.

4.–Izangaien betekizunak.

Lehiaketa honetan, bizitokia edo ikastetxea orain Iruñean duten gazteek hartzen ahal dute parte. 14 eta 16 urte bitarteko kategorian, 14 urte beteta eta 17 urte baino gutxiago izan beharko dute lanak aurkezteko mugaegunean. 17 eta 18 urte bitarteko kategorian, 17 urte beteta eta 19 urte baino gutxiago izan beharko dute lanak aurkezteko mugaegunean.

Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan xedatutakoarekin bat, laguntza hauen izaera berezia dela-eta onuradunei arau horretan ezarritako debekua aplikatu beharrekoa da:  BAI EZ.

5.–Eskatzaileek zer agiri aurkeztu behar duten, zein epetan eta non.

Parte-hartzaileek lan bakoitzeko 5 kopia aurkeztuko dituzte gutun-azal itxi baten barruan, izenorde batekin sinaturik eta kopia bakoitzean lehiakidearen adina adierazita. Gutun-azalaren kanpoko aldean, honako testu hau idatzi behar da:

Iruñeko gazteendako literatur lehiaketa. 2017. urtea.

Hizkuntza: ...........................................................................................

Modalitatea: ........................................................................................

Lanaren izenburua: ............................................................................

Egilearen ikurritza edo izenordea: ......................................................

Egilearen adina 2017ko maiatzaren 5ean: .........................................

Gutun-azal horren barnean, beste gutun-azal bat sartuko da, itxita eta kanpo aldean egilearen izenordea idatzita eramanen duena, eta horren barnealdean orri bat, egilearen datu hauek adierazita: izena eta bi abizen, helbidea, telefonoa eta ikastetxea. Baldin eta lan batean ez badira egilearen datuak behar bezala ematen, lana ezin izanen da lehiaketan onartu.

Lanak helbide honetara bidali behar dira:

Iruñeko Gaztediaren Etxeko Gazteendako Argibide Bulegoa (Zangoza k., 30).

Halaber, beste edozein bide erabiltzen ahalko da lanak aurkezteko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak aurreikusten dituenen artean.

Lanak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den unetik aurrera hasiko da, eta 2017ko maiatzaren 5ean amaituko.

Saririk jasotzen ez duten lanak Udalaren bulegoetan berreskuratu ahal izango dira, ebazpena argitaratu eta bi hilabeteko epean. Epe hori igarota, Udalak suntsitu egin ahalko ditu jaso ez diren lanak, betiere ebazpenaren kontrako errekurtsorik aurkeztu ez bada.

6.–Epaimahaia.

Epaimahaia Iruñeko Udalak izendatu du, eta honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua:

Gaztelaniazko lanetarako: Iruñeko Udaleko Herritarren Partaidetzako, Berdintasuneko eta Gizartea Ahalduntzeko Alorreko zinegotzi ordezkaria. Ordezkoa: Iruñeko Udaleko Herritarren Partaidetzako, Berdintasuneko eta Gizartea Ahalduntzeko Alorreko zuzendaria.

Euskarazko lanetarako: Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria. Ordezkoa: Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorreko zuzendaria.

–Epaimahaikideak:

Gaztelaniazko lanetarako: Hizkuntza eta literaturako bi irakasle, literaturan aditu bat eta gazteriako teknikari bat.

Euskarazko lanetarako: Hizkuntza eta literaturako bi irakasle (Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorrak proposatuak) literaturan aditu bat, eta Udaleko euskara-koordinatzailea.

–Idazkaria:

Gaztelaniazko lanetarako: Gaztediaren Etxeko zuzendaria.

Euskarazko lanetarako: Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorreko administrari bat.

Modalitate guztietan, edozein sari eman gabe utzi ahal izango da, baldin eta epaimahaiaren iritziz ezein lanek ez badu behar adinako meriturik edo kalitaterik.

Saria emateko proposamena organo eskudunari aurkeztuko zaio, hau da, Iruñeko Udaleko Herritarren Partaidetzako, Berdintasuneko eta Gizartea Ahalduntzeko Alorreko zinegotzi ordezkariari, horrek proposamenaren gainean ebatz dezan. Modalitate guztietan, edozein sari eman gabe utzi ahal izango da, baldin eta epaimahaiaren iritziz ezein lanek ez badu behar adinako meriturik edo kalitaterik.

Epaimahaiak accesiten bat proposatzeko aukera: BAI EZ.

Epaimahaiak proposatu ahal izango du modalitate, hizkuntza eta kategoria bakoitzeko bi accesit ematea, bakoitza 100 eurokoa.

Epaimahaiak eman gabe uzten ahalko ditu aurreikusitako sariak oro edo horietako batzuk.

Sariak, Epaimahaiak hala erabakitzen badu, ex aequo eman ahalko zaizkie zenbait lani, halako eran non saria egile horien artean hainbanatuko baita.

7. Datu pertsonalen tratamendua.

Jasotako izaera pertsonaleko datuak babestu eginen dira, Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta hori garatzen duen Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat. Aipatu Lege Organikoan xedatutakoa betez, deialdi honetan jasotako datu pertsonalak sari hau kudeatzeko baino ez dira erabiliko, eta Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan bildu ahalko dira. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalari zuzenduta gauzatzen ahalko da datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera joaz. Lehiaketa hau egin bitartean jasotako irudirik erabiltzeko, beharrezkoa izanen da interesdunek aldez aurretik baimena sinatzea.

8.–Ebazteko eta jakinarazteko epea.

Ebatzi eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izanen da, gehienez ere. Epea deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hortik aitzina hasiko da kontatzen.

Instrukzio-organoa lehiaketa hau kudeatzen duen Alorreko Idazkaritza Teknikoa izango da.

Sariak emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio-bideari, eta eskatzaileei jakinaraziko zaie, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearen 39/2015 Legean aurreikusitakoarekin bat.

Sariak emateko ebazpena argitaratzeko beharra: BAI EZ.

Baiezkoa bada, non argitaratu:

Iruñeko Udalaren Iragarki-taulan eta Diru-laguntzen Datu-base Nazionalean.

9.–Kontuan hartu beharreko beste batzuk.

Saridunek sari-banaketako ekitaldira joan beharko dute. Lehiaketan parte hartzeak berekin ekarriko du sarrera libreko argitalpenak egiteko eskubideen lagapena onartzea, Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada (by-nc-nd) lizentziapean, saririk jasoz gero.

5. klausulan adierazitakoa gorabehera, saritu gabeko lanak berreskuratu ahal izanen dira Iruñeko Udaleko Gazteendako Argibide Bulegoan, Gaztediaren Etxean.

Halaber, ekimenak abiatzen ahalko dira lanen berri emateko, haietan irabazleek ere parte hartzen ahal dutelarik, betiere horiek eta Udala elkarrekin ados jarrita.

10.–Errekurtsoak.

Lehiaketan parte hartzeak berekin dakar parte-hartzaileek oinarriak onartu eta haiei men egitea.

Lehiaketa honen garapenaren eta oinarri hauen interpretazioaren inguruko gatazka oro organo emaileak ebatziko du.

Deialdi honen, oinarri hauen eta haiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, errekurtso hauek paratzen ahalko dira, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.

Iruñea, 2017ko apirilaren 4an.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.

Iragarkiaren kodea: L1704323