72. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

Aldaketak 2017ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Mañeruko Udalak, 2017ko martxoaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean egin aldaketak betearaztea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.ean ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan hamabost egunean, herritarrek eta interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Mañerun, 2017ko martxoaren 22an.–Alkate udalburua, Javier M.ª Zugaldía Aldaba.

Iragarkiaren kodea: L1703609